100 urteko historian Deportivo Alavesen elastikoa jantzi duten 1.325 jokalariak gure taldearen historian sartu dira.

Ikus itzazu bilduma honetako 1.127 argazkiak eta, falta zaigun argazkirik baduzu, gure bilduma osatzen lagun iezaguzu:

[extpsc id="2404"]

Ezinezkoa da Alaveseko jokalari guztien zerrenda zehaztasun osoz egitea, erabilitako irizpidearen araberakoa baita. Lehen taldeko jokalariak eta, lehen taldeko jokalari izan gabe, gutxienez neurketa ofizial bat jokatu duten jokalariak sartu dira zerrendan. Plantillarik eta lehiaketa ofizialik egon ez zen urteetan, irailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean, lehen taldean maiz parte hartu zuten jokalariak sartu dira. Hala ere, kasu batzuetan ezinezkoa da hamaikakoa eta erreserbako jokalariak bereiztea, eta horietako batzuek, gainera, beste klub batzuekin zuten fitxa. Horregatik, erabakiak kasuz kasu hartu dira. Etorkizunean, zerrenda osatzen eta zuzentzen joango gara.