Deportivo Alavesek urtarrilean beteko dituen ehun urteen historia batzen duen liburua argitaratu du.

Santiago de Pablo katedradunak idatzi du “Deportivo Alavés: Cien años de historia (1921-2021)” liburua, eta aste batzuk barru euskarazko bertsioa ere argitaratuko da: “Deportivo Alaves: Ehun urteko historia (1921-2021)”. Liburuaren diseinua Laura Arrueri dagokio.

339 orrialde, 10 kapitulu eta 137 argazki dituen liburuak, Deportivo Alavesen gizonezko zein emakumezko taldeetan jokatu duten jokalari guztien zerrenda biltzen du.

Klubaren historia ahalik eta zorroztasun handienarekin jasotzeko helburuaz, idazleak iturri bibliografiko ugari erabili ditu. 37 komunikabide eta argitalpenez gain, egindako ekarpenak handiak dira. Zentzu honetan aipatzekoak dira Alavesen eta Arabako Lurralde Historikoko Artxiboak, Arabako Artxibo Historiko Probintziala, Gasteizko Udal Artxiboa eta Sancho el Sabio Fundazioaren Artxiboak.

Liburuaren 10 kapituluak:

  • Amets baten hasiera 1921-1928
  • Zerbaitegatik deitzen diote ‘Glorioso’ 1928-1936
  • Gerra Zibila eta Gerraoste gogorra 1936-1951
  • Bigarren eta Lehen Mailaren artean 1951-1964
  • Hamarkada gatzgabea 1964-1974
  • ‘Bigarren Mailako Bartzelona’ 1974-1983
  • Sustoz beteriko hamarkada 1983-1995
  • Urte oparoak 1995-2002
  • Krisiak krisi, ‘Gloriosok’ ez du inoiz amore ematen 2002-2011
  • Infernutik zerura 2011-2021