OINARRI ARAUTZAILEAK
OLERKI LEHIAKETA
Deportivo Alavesen partaidetzarekin eta honen Mendeurrena ospatzeko ideiaz, “OLERKI LEHIAKETA” konbokatu da 2021eko Poetak Maiatzean jaialdiaren barruan.
Zure Mendeurrenaren Olerkiaren bidez, barruan daramazun sentimendu urdin-txuria adierazi eta Gloriosorekiko eta haren 100 urteko historiarekiko pasioa lau haizetara oihukatu.
1. ATALA: DATA
«Mendeurrenaren Olerki Lehiaketan» parte hartu nahi duten pertsona guztiek oinarri arautzaileak argitaratu diren egunetik maiatzaren 16ko 23:59ak arte eman dezakete izena. Inskripzioa posta elektroniko bidez egin behar da.
2. ATALA: HIZKUNTZAK
Euskarazko zein gaztelerazko olerkiak bidaliz parte hartu daiteke lehiaketan.
3. ATALA: PARTE-HARTZAILEAK
Lehiaketan adin guztietako pertsonek parte har dezakete. Hurrengo hauek izango dira kategoriak:
- HAURREN KATEGORIA: 12 urtera arte.
- GAZTEEN KATEGORIA: 12 eta 18 urte bitartekoak.
- HELDUEN KATEGORIA: 18 urte baino gehiagokoak.
4. ATALA: INSKRIPZIOAK
Lehiaketan izena emateko mezu elektroniko bat bidali behar da poema@alaves.com helbidera hurrengo gaia adieraziz:
«Mendeurrenaren Olerkia», parte-hartzailearen izena eta kategoria (haurra, gaztea edo heldua).
Bertan, parte-hartzailearen datu pertsonalak adierazi beharko dira:
- Izen-abizenak, NAN zenbakia, jaioteguna, posta-helbidea, posta elektronikoa eta harremanetarako telefono mugikorra.
- Adingabea izan ezkero, legezko tutorearen datuak adierazi beharko dira ere (izen-abizenak, NAN zenbakia, posta-helbidea, helbide elektronikoa eta telefono mugikorra).
Olerkiak jasotzeko epea: maiatzaren 16a (23:59). Beranduago jasotako olerkiek ez dute lehiaketan parte hartuko.
5. ATALA: PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
«Mendeurrenaren Olerki Lehiaketan» izena ematearekin batera, honen oinarri arautzaileak eta Datuen Babeserako Lege Organikoa onartutzat emango dira.
6. ATALA: EPAIMAHAIA, ERREZITALDIA ETA SARIAK
EPAIMAHAIA: Poetak Maiatzean eta Deportivo Alaves erakundeetako kideek osatuko dute epaimahaia.
ERREZITALDIA: Kategoria bakoitzeko hiru olerki finalista aukeratuko dira, eta horiek errezitatzeko aukera emango da maiatzaren 20an, osteguna, 18:00etan. Errezitaldia Poetak Maiatzean jaialdiaren egutegiaren barruan burutuko da BASKONIA ALAVES EXPERIENCE STORE dendan (General Alava Kalea, 1, Vitoria-Gasteiz). Errezitaldi honetan hiru olerki irabazleak izendatu eta sariak banatuko dira.
- SARIAK:
- HAURREN KATEGORIA: 12 urtera arte, HAURRENTZAKO MERCHANDISING PACKa (DA minikita eta eskolako materiala).
- GAZTEEN KATEGORIA: 12 eta 18 urte bitartekoak, GAZTEENTZAKO MERCHANDISING PACKa (DA kamiseta eta eskolako materiala).
- HELDUEN KATEGORIA: 18 urte baino gehiagokoak, HELDUENTZAKO MERCHANDISING PACKa (DA kamiseta sinatua, Mendeurrenaren liburua eta Mendeurrenaren karta-sorta).
7. ATALA: MENDEURRENAREN BIDEO-OLERKIAK
Era berean, Gloriosorekiko duzun grina lau haizetara aldarrikatu nahi baduzu, zure Mendeurrenaren Olerkia sare sozialen bidez zabal dezakezu (Facebook eta Instagram), publikoaren lehiaketan parte hartuz.
8. ATALA: BIDEO-OLERKIEN BALDINTZAK
- Lehiaketan izena emanda egotea, olerkia eta datu pertsonal guztiak aldez aurretik helbide honetara bidaliz: poema@alaves.com.
- Zure burua olerkia errezitatzen grabatzea, formatu horizontalean eta gehienez 3 minutuko iraupenarekin.
- Bideoa zure Facebook edo Instagram kontura igotzea, hurrengo etiketa hauek jarrita:
- @poetasenmayo
- @deportivoalaves
- #poemadelcentenario
- Poetak Maiatzean jaialdiko eta Deportivo Alavesen sare sozialetan agertu nahi baduzu, zure bideoa poema@alaves.com helbidera bidali dezakezu WeTransfer bidez.
9. ATALA:BIDEO-OLERKIEN HAUTAKETA ETA SARIAK
Like gehien lortzen dituzten bi bideoek irabaziko dute publikoaren lehiaketa.
Like kontaketa egiteko azken eguna maiatzaren 18a izango da (23:59etan).
- 1. saria: DA neurketetako kamiseta ofiziala.
- 2. saria: DA entrenamendu kamiseta.
10. ATALA: BIDEO-OLERKIEN ERAKUSKETA
Bidalitako bideoak Poetak Maiatzean jaialdiko edo Deportivo Alavesen Instagram eta Facebook kontuetan, edota hauen webguneetan, argitaratu daitezke.
Erakundeak lehiaketaren testuinguruan soilik erabiliko ditu irudi hauek, merkataritza-erabilerarik edo bestelako erabilerarik eman gabe.
Nahiz eta Erakundeak parte-hartzaileen bideoak bere sare sozialetan argitaratu ditzakeen, honek ez du eduki hauen gainean inongo legezko edo jabetza intelektualeko erantzukizunik izango.
Publiko guztientzat egokitzat jotzen ez diren bideoak edo sentsibilitate desberdinak mindu ditzaketen edukiak dituzten bideoak baztertzeko eskubidea gordetzen du Erakundeak.
Adierazitako oinarri arautzaileak jarraitu ezkero, jasotako bideo guztiek hartuko dute parte lehiaketan.
11. ATALA: OSASUN SEGURTASUN NEURRIAK
COVID-19ak eragindako osasun-alerta kontuan izanik, epaimahaiaren eztabaida bilera guztietan, eta BASKONIA ALAVES EXPERIENCE STORE dendan ospatuko den Errezitaldian ere, Osasun Ministerioak eta/edo Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezarritako nahitaezko neurri guztiak betetzen direla bermatuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 20a
Lehiaketan izena ematearekin batera, DEPORTIVO ALAVES S.A.D.-k parte-hartzaileen datu pertsonalen tratamendua, hauen kudeaketa (izena ematea eta lehiaketan partaidetza, lehiakideekin kontaktua eta komunikazioa mantentzea, sarien kudeaketa, etab.) eta, hala badagokio, DEPORTIVO ALAVES S.A.D.-ren kirol-jarduerei, zerbitzuei edota lehiaketa berriei buruzko informazioa jasotzea onartzen da. Tratamendu hau parte-hartzailearen onarpenean oinarritzen da, lehiaketan parte hartze hutsarekin batera (zure datuak ematea ezinbestekoa da lehiaketan parte hartu ahal izateko). Hirugarrenei datuak jakinarazten dizkiegu (adib.: irabazleen datuak saria emango duten enpresei jakinaraziko zaizkie sarituak identifikatu eta sariak emateko, beti ere DEPORTIVO ALAVES S.A.D. honen arduradun ez den heinean). Ez dira datuen nazioarteko transferentziarik egingo.
Antolatzen ditugun lehiaketetan, irabazleen argazkiak eta/edo bideoak egin ahal izango dira, bai Interneten (gure webgunean, gure profiletan, edozein sare sozialetan, edo Youtuben), bai eta paperean ere (publizitate- edo informazio-karteletan, folletoetan, programetan, aldizkarietan, memorietan eta erakundeak bere jarduerei buruzko informazioa helarazteko eta dokumentatzeko erabil ditzakeen bestelako euskarrietan).
www.centenario.alaves.com webguneko pribatutasun-politikan zehazten den bezala, sarbide, zuzenketa, baliogabetze eta kontrakotasun eskubideak burutu daitezke, baita eramangarritasuna eskatu, tratamendua mugatu edota erabaki automatizatuen xede izateari utzi ere.
Lehiaketan parte hartzeko parte-hartzaileek informazio edo iritzi literario, artistiko, zientifiko, tekniko edo bestelakoren bat bidali behar badute; artikulu, marrazki, bideo, argazki edo bestelako testu zein ikus-entzunezko formatuan bidali daitekeena; eduki horien gaineko egile-eskubideen titulartasuna egileari dagokio, jabetza industrialeko edo intelektualeko eskubideei eutsiz. Igorleak bere titulartasuna bermatzen du, edo egilea izan ezean, egilearen baimena duela, eta eduki horiek hirugarrenek erabili dezaten beharrezkoak diren eskubide, gaitasun eta/edo baimen guztiak dituela, eta are gehiago edukiek ez dutela hirugarrenen eskubiderik urratzen (datu pertsonalak eta jabetza industrialeko zein intelektualeko datuak babesteko eskubideak barne). Hirugarrenek, Administrazio Publikoa barne, eduki horiei buruz egindako edozein erreklamazioren aurrean bidaltzailea izango da erantzule bakarra, bai eta erreklama dakizkigukeen kalte-galerengatik ere. Beraz, gure eskubideak defendatzeko eskuragarri ditugun akzio legalak baliatzeko ahalmena izango dugu; guk aurre egin beharko geniokeen edozein erantzukizun, baita ekonomikoa ere, igorleari jasanaraziz.
Nolanahi ere, jabetza industrialeko edo intelektualeko eskubideek babes ditzaketen edukiak bidaltzearekin batera, DEPORTIVO ALAVES S.A.D-ri eduki horien erreprodukzio, aldaketa eta komunikazio publikorako eskubideak lagatzen zaizkio, egileak bere eskubide moralak eta ustiapen-eskubideak gordez, eta gure aldetik lehen aipatutako komunikabideetan eduki hauek argitaratzea kaltegarritzat hartu gabe. Beraz, bidaltzaileak modu ez-esklusiboan, iraupen mugagabean eta mundu osoan doan, eduki horiek erreproduzitzeko, banatzeko, itzultzeko, argitaratzeko eta partzialki zein osorik zabaltzeko eskubidea lagatzen dio DEPORTIVO ALAVES S.A.D-ri, honen helburua edozein delarik. Eduki hori ekitaldiari, jarduerari eta lehiaketari buruzko informazioa emateko, dokumentatzeko, erakundearen ikus-entzunezko memorian sartzeko, webgune honetan edo DEPORTIVO ALAVES S.A.D-ren titulartasuneko edozeinetan, baita sare sozialetan, publizitate-liburuxketan, posterretan, papergintzan eta sustapen-kartelgintzan argitaratzeko ere erabili daiteke.