40 karta hauen ilustrazio guztiak eskuz eginak daude.
Deportivo Alavesen mendeurrena eta Naipes Heraclio Fournier enpresa arabarraren 150. urteurrena direla eta, bi enpresak berrogei kartaz osatutako edizio mugatuko karta-sorta bat diseinatzeko batu dira. Deportivo Alavesen historian garrantzi nabarmena izan duten jokalariak izango dira karta-sorta honen protagonistak, eta hauen ilustrazio guztiak eskuz eginak daude.
Edizio mugatuko bilduma hau Baskonia-Alaves Experience Store dendan eta bere webgunean (https://www.baskoniaalavesstore.com/es/shop/alaves) dago salgai 10,50€ren truke.
Azpimarratzekoa da zaleen omenez egindako urrezko asa eta 39 jokalari historikoren agerpena. Hautaketa prozesuan jokalariek, jokalari ohiek, zuzendariek eta zaleek hartu dute parte.
Karta-sortan agertzen diren jokalariak hurrengo hauek dira: Antero, Feijoó, Josu Ugarte, Contra, Beobide, Viguera, Primi, Desio, Manu García, Ciriaco, Vicente Echeandía, Eliseo Salamanca, Txosa, Serrano, Magno, Herrera, Astudillo, Javi Moreno, Pablo, Quincoces, Fede Anda, Ángel Tella, Juan Señor, Biota, Tito Subero, Toni Moral, Jorge Valdano, Olivares, Berasaluce, Laguardia, Gorospe, Jesús Mª Arambarri, Aitor Arregi, Julio Salinas, Jordi Cruyff, Guzmán Casaseca, Sarasola, Karmona eta Pacheco.
Deportivo Alavesen Mendeurrena eta Naipes Heraclio Fournier enpresaren 150. urteurrena ospatzeko, bi erakundeek Guillem Bosch bezalako kirol ilustratzaile handiarekin egin dute lan. Gauzak horrela, klubaren historia jokalarien bitartez islatzen duen karta-sorta historikoa sortu da.
Guillem Bosch Bartzelonan jaio eta bizi den ilustratzaile polifazetikoa da. Ilustrazio tradizionalaren eta digitalaren artean diharduen artista kataluniarrak ilustratzaile independente gisa egiten du lan. Gaur egun, argitalpen-, musika- eta publizitate-mundutik datozen hainbat bezerorentzat dabil lanean. Orain arte, enkarguak egin ditu hainbat musika banda, jaialdi zein argitalpen editorialetarako, eta ilustrazio ugari egin ditu ere DDB, Mccan, Shackleton, TBWA eta antzeko beste hainbeste agentzietarako.