2021eko urtarrilaren 23an beteko den Mendeurrena ospatzeko hiru hilabete falta direnean, Deportivo Alavesek atzerako kontaketa inauguratu du. (Estreinatu zen unean 91 egun falta ziren).
Erlojua 1,66 metroko altueran dago ainguratuta eta, aldi berean, 1,20 metroko altuera propioa izango du. Arabako Foru Aldundiaren lorategietako batean dago kokatuta, eta 3,36 metroko altuerarekin Plazako edozein tokitatik egongo da ikusgai.
Eguneko 24 orduetan atzerako kontaketa erakutsiko duen erlojuaren aurrealdeak Siervas de Jesús kalera emango du.
Ramiro Gonzalez ahaldun nagusia, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea eta Alfonso Fernandez de Troconiz Deportivo Alaveseko presidentea izan dira ekitaldi honetan. Bertan, Arabako taldeak ehun urte bete ditzan falta diren egunak, orduak, minutuak eta segundoak markatuko dituen erlojua aurkeztu dute.
Fernandez de Troconizen ustez, «Mendeurrenerako hiru hilabete falta diren egun honetan ospatutako ekitaldi hau oso sinbolikoa eta polita da». «Klubarentzat gertaera historiko bat izango da. 100 urte ez dira egunero betetzen «, ospatu du.
Ekitaldi hau Mendeurrenaren ospakizunaren barruan antolatutako ekitaldi ugariren abiapuntua da.
Osteguneko informazioa: Deportivo Alavesen Mendeurrenerako atzerako-kontaketa markatuko duen erlojua jarriko da Gasteizen.
Ostiraletik aurrera, Deportivo Alavesen Mendeurrenerako atzerako-kontaketa islatuko duen erlojua egongo da Gasteizen ikusgai.
Mendeurrena urtarrilaren 23an ospatuko da.
Hori dela eta, ostiralean erloju sinboliko hau inauguratuko da, Arabako Foru Aldundiaren lorategietan ikusgai egongo dena.