Skip to content

MENDEURRENAREN
ERESERKIA

Mendeurrenaren ereserkia Mikel Izalek konposatu du

Mendeurrenaren
Ereserkia

Mendeurrenaren ereserkia Mikel Izalek konposatu du, 2010 urtean Madrilen sortutako Izal musika taldeko abeslari eta konpositoreak, alegia. Azken urteotan, nazio mailan panorama musikaleko artista azpimarragarrienetako baten bilakatu da Mikel.

Iruñean jaioa, Mikel Izal Gasteizen bizi izan zen bederatzi urte zituenetik hogeita lau urte bete zituen arte. Bere lehen futbol neurketa Mendizorrotzan bizi zuen eta, horrenbestez, erantzukizun eta ilusio handiz onartu du Deportivo Alavesen mendeurreneko ereserkia konposatzeko erronka.

Alta la frente da Mikel Izalek konposatutako abesti originalaren izenburua. Ereserkia Gasteizko Sonora Estudioetan grabatu da eta bertako hainbat musikarik kolaboratu dute, besteak beste Kike Sánchez-Alba (bateria), Iosu Izaguirre (baxua), Javi Antoñana (gitarra), Koldo Uriarte (teklatuak), Ruben Salvador (tronpeta), Gonzalo Fernandez de Larrinoa (tronboia), Nuria Nieto (biolontxeloa) eta Nika Bitchiashvili (biolina).

Ehun urteko historia eta sentimendua ospatzeko ereserkia. Honen euskarazko bertsioa, Gora burua, Miren Agur Meabek egokitu du.

Eskerrik asko Mª del Carmen Acedo Puente, Francisco Javier Molina Valdecantos, Ernesto Martínez de Aguirre, Felipe Luis Pérez Rambla, Unai Ballesteros López de Robles, Marcos López Molina, Koldo Arrieta Fernández de Retana, Agustín María Plaza Fernández, Ieltxu Gómez de Segura Gago, Aitor Sánchez Sánchez, Luis Bragado Achurra, Udalaitz Sánchez López, Akaitz González de Lopidana Aparicio, Guillermo Hernández Sagarduy, Carmen Moreno Fernández, Clara Hernández Sánchez, Unax Eguren Ruiz de Eguino, Luis Balza de Vallejo Arana, Mikel Olmo Barriuso eta Iñigo López de Aberasturi Arredondori, Gloriosok urteak betetzen dituen egun berdinean haien urteguna ospatuz, “Gora burua” ereserkiaren bideoklipean parte hartu zuten bazkideei.