Deportivo Alavesen Mendeurreneko bandera Mendizorrotzan dago jada. Koronabirusak markatutako ekitaldian, Manu Garcia, Fernando Pacheco eta Victor Laguardia kapitainek, eta Alfonso Fernandez de Troconiz presidenteak parte hartu dute.
Klub gasteiztarrak 2021eko urtarrilaren 23an beteko duen Mendeurrenarekin lotutako ekitaldiekin jarraitzen du. Atzerako kontaketa islatu duen erlojua martxan jarri eta gero, ostiral honetan beste keinu sinboliko bat burutu da zaleturik gabe.
Segurtasun-protokoloek baldintzatu duten ekitaldi honetan, 99. urteurrenaren bandera zaharra ordezkatu da, Klubaren ikur berria daraman Mendeurrenaren bandera jarriz.
Alfonso Fernandez de Troconizek azaldu zuenez, “oso ekitaldi sinbolikoa eta polita da, egun garrantzitsua hurbil dugun seinale». Fernando Pachecok aldiz, «oso momentu berezia» dela esan zuen, batez ere Klubean denbora asko daramaten jokalarientzat.
Zalerik gabeko ekitaldi hau «hotzegia» zela aitortu zuen Manu Garciak. «Gertu sentitzen ditugu eta ia laster antzeko zerbait ospatu dezakegun jendearekin», adierazi zuen gasteiztarrak.
Halaber, Victor Laguardia oso pozik azaldu zen «klubarekin une historikoak bizitzen» jarraitzeagatik, baina honek ere zaleen falta «tristea» zela onartu zuen. «Garrantzitsua da taldearekin ilusionatzen jarraitu dezatela», adierazi du. EFE