Erakundea garai berrietara egokitu da bere armarria birdefinituz eta eboluzioaren alde apustu eginez, betiere jatorrizko armarriaren funtsa errespetatuz.
Urtarrilaren 23an hasi zen atzerako kontaketa: 365 egun besterik ez ziren falta Deportivo Alavesek 100 urte zitzan. Behin kirol-arloan mailari eustea lortuta etorkizunari begiratzeko garaia da, ondo egindako lanaren poztasunaz eta erakunde bezala hazten jarraitzeko ilusioaz.
Deportivo Alaves Gasteiz da, Araba da. Deportivo Alaves bere afizioa da, ‘Glorioso’ bezala onartua izateko eskubidea pultsuan irabazi zuen Klubaren koloreak harrotasunez zabaltzen dituen jendea, alegia. 1920ko hamarkadan 10 urte baino ez zituen erakunde bat Lehen Mailara igo zen lehen kluba bilakatu zen. Garai hartan urrezko masta baten gainean zegoen bandera bat zen taldearen ikurra. Une hartatik aurrera, beste 8 aldaketek Gloriosoren armarria birdefinitu dute ia 100 urteko historian zehar.
Eboluzioaren aldeko apustua, iraganaren esentzia errespetatuz
Cervantes Pasealekuko Kluba beti moldatu izan da urteen joan-etorriak gizartean eragindako aldaketen aurrean. Deportivo Alaves goi-mailako futbolari lotutako marka da, urtez urte bere burua berrasmatzeko borrokatzen duen erakundea, alegia. Horren ondorioz, eta mendeurrenarekin bat eginez, erakundearen irudi korporatiboa birdefinitzeko unea iritsi da. Modernitatearen eta historiaren aldeko apustua, Klub honek bere zaleentzat irudikatzen duen sentimendua sinbolizatzen duen armarria.
90eko hamarkadaren amaieran Gloriosoren armarrian emandako aldaketa nabarmenetako bat burutu zen. Aldaketa horrek gaur egun konplikazioak sortzen ditu aplikazio fisiko zein digitaletan.
Aldaketa hura gertatu eta 20 urtera, eta Mendeurrenaren atarian gaudela kontuan izanda, arabartasunaren sinboloa berritzeko unea iritsi da, egungo egoerara moldatuz eta klub historiko honen tradizioa alde batera utzi gabe.
Armarri moderno eta moldakorra, jatorrizko ikurrari keinu bat eginez
Klubaren irudi korporatiboaren birdefinizioan, forma esferiko perfektuaren aldeko apustua egin da, armarria osatuko duten elementu guztiak bertan kokatzea ahalbidetuz. Horrela, letrak hondoetan galdu daitezen eta banderatxoak konposizioak okertu ditzan saihesten da.
Banderatxo ikonikoaren protagonismoa errespetatu da eta erakundeak 1923 urtean erabiltzen zuen zigilu zirkularrari keinu bat egin nahi izan zaio. Kromatismoa sinplifikatzea erabaki da ere, erakundea ordezkatzen duten kolore urdin-txuriak soilik erabiliz.
Gainera, markaren 3 espresio desberdin erabil daitezke Klubaren apustu berriari esker. Mundu mailako beste marka askok eredu horren aldeko apustua egin dute, formatu honen bitartez aplikazio eta irtenbide birtual ugari ahalbidetzen baitira.
Deportivo Alavesen Mendeurrena geroz eta gertuago dago. Dimentsio horretako gertaera bat izan zitekeen soilik arabartasun osoa irudikatzen duen ikurra birdefinitzeko une egokia.