![](https://centenario.alaves.com/wp-content/uploads/2021/01/ddb168f5-aabc-48cb-8183-6d0b33ce628e.jpg)
Guztira 160.000 ale kaleratuko dira.
Zigilua Deportivo Alavesen kolore urdin-txurietan egongo da inprimatuta eta klubaren lehen mendearen kariaz sortutako logotipoa erakusten du, bere armarriarekin eta «Centenario Deportivo Alavés 1921-2021» kondairarekin batera.
Mundu osoko zigiluzaleek Arabako futbol talde nagusia ezagutzeko aukera izango dute.
Zigilua Correoseko bulegoetan edo Filatelia Zerbitzuarekin harremanetan jarrita eskura daiteke (atcliente.filatelia@correos.com edo 91 519 71 97 telefonora deituz).