Deportivo Alavesek ehun akzio baino gehiago egingo ditu bere Mendeurrenean

"El viaje de nuestra vida"-"Gure bizitzako bidaia" izango da efemeridearen kontakizunaren ardatz.

Claim

Burutuko diren ehunetik gorako online zein offline ekintzek “Gure bizitzako bidaia” dokumentala izango dute ardatz. Zale bakoitzaren bizipenekin konektatzea da helburua, hauen bizitzek lotura handia baitute, Deportivo Alaves.

Glorioso da egungo gizarte arabarraren sustraia eta, zalantzarik gabe, etorkizunak ere urdin-txuri izaten jarraituko du.

Bidaiaren grina zoragarria da eta kamiseta urdin-txuriak garaiezin bihurtzen gaitu. «Gure bizitzako bidaiak», zeharka kokatzen du Alaves, afizioaren alderdi emozionalaren artean proiektu komun bat partekatuz eta espiritu urdin-txuria sentitzen duten zaleen bizitzak era kolektiboan ospatuz eta partekatuz.

Zaletuari bere oroitzapenik gogoangarrienak eskaintzen dizkio, futbolari lotutakoak ez ezik, bere bizitzaren ingurukoak ere, horietako bizipen sakon asko Alavesekin lotuta baitaude.

Parte-hartzea

Mendeurrenaren filosofiak zaletuen parte-hartzea du oinarri eta, guztion artean ilusioz beteriko urte polit bat eraiki dezagun, burutuko diren ekintzak partekatzea eta haietan parte-hartzea eskatuko da. Deportivo Alavesek familia urdin-txuria aho zabalik utzi nahi du eta horretarako dauden aukera guztiak ahalik eta gehien aprobetxatuko dira.

Santiago de Pabloren liburua

Deportivo Alavesen 100 urteak direla eta, klubaren bilakaera historikoa jasotzen duen liburua argitaratuko da euskaraz eta gazteleraz.

Horretarako arabar historialari handi baten alde egin da apustu, babazorroen ibilbidea ahalik eta zorroztasun zientifiko handienarekin garatze aldera.

Mendeurrenaren Liburua ikerketa-lan sakon baten sintesi historikoa da. Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko katedradun den Santiago de Pablo idazleak zale urdin-txuri guztiei bideratutako literatura-estilo arineko eta dibulgazioko liburu irakurterraza idatzi du.

Karta-sorta

Deportivo Alavesen mendeurrena eta Naipes Heraclio Fournier enpresa arabarraren 150. urteurrena direla eta, bi enpresak berrogei kartaz osatutako edizio mugatuko karta-sorta bat diseinatzeko batu dira. Deportivo Alavesen historian garrantzi nabarmena izan duten jokalariak  izango dira karta-sorta honen protagonistak, eta hauen ilustrazio guztiak eskuz eginak daude.

Dokumentala

Deportivo Alavesek Héctor Fernández kazetari gasteiztarrarekin eta bere ekoiztetxearekin -Hache- egin du lan Mendeurrenaren dokumentalaren ideiagintzan eta filmazioan. Klubaren historiako 100 urteetan jazotako gertakarien kontakizun kronologiko hutsetik haratago, dokumentalak modu hunkigarrian transmitituko du Deportivo Alavesen historia.

Jokalari, jokalari ohien, entrenatzaileen eta klubaren historian zehar azpimarragarriak izan diren edota honekin lotura ukaezina duten pertsona askoren parte-hartzea izango du dokumentalak.

Mendeurrenaren ereserkia – Mikel Izal

Mendeurrenaren ereserkia Mikel Izalek konposatu du, 2010 urtean Madrilen sortutako Izal musika taldeko abeslari eta konpositoreak, alegia. Azken urteotan, panorama musikaleko artista azpimarragarrienetako baten bilakatu da nazio mailan.

Iruñean jaioa, Mikel Izal urte askoz bizi izan zen Gasteizen. Bere lehen futbol neurketa Mendizorrotzan bizi zuen, eta horrenbestez, erantzukizun eta ilusio handiz onartu du Deportivo Alavesen mendeurrenaren ereserkia konposatzeko erronka.