Deportivo Alavesen Mendeurreneko 3 kamiseta ofizialak

Deportivo Alavesek 2020-21 denboraldirako ekipazioak aurkeztu ditu eta, armarri berriarekin batera, Mendeurrenaren urtean retro ukitu baten aldeko apustua egin da: elastiko urdin-txuria, beltza eta txuri-gorria.

Kelme enpresak produzitu, eta Gasteizko taldeak berak diseinatutako ekipazio berrietan bi elastiko historikori egin zaie keinua. Hiru ekipazio berriak guztiz transpiragarriak dira eta hauen atzealdean, azken urteotan bezala ikurrina eramateaz gain, Mendeurrena omentzen da ere.

Lehen ekipazioak 90. hamarkadako elastikoa gogorarazten du, ohiko lerro bertikal urdin-txuriak errespetatuz, baina betiere aire berritu batekin. Gainera, elastikoaren lateralean Mendeurrenaren ikurra jarri da.

Bigarren kamiseta beltza izango da, baita galtza motzak ere. Biek urre-koloreko ukituak izango dituzte Deportivo Alavesen ehun urteko historia gogorarazteko ideiaz. Honetaz gain, Babazorrori keinu bat egiteko asmoz, elastikoaren testurak aldatu egin dira azeri baten aurpegia eratuz.

Zaleek «Ajaxen kamiseta» bezala gogoratzen duten elastikoa omendu da hirugarren ekipazioarekin. Talde gasteiztarrak 90. hamarkadan jantzi zuen elastiko mitiko hura. Gauzak horrela, elastiko berriak marra gorri bertikal bat izango du berriz.

Deportivo Alavesek 100 urte beteko dituen denboraldi honetan ekipazio dotore eta bitxi bat ateratzea erabaki da. Urre-koloreko ukituak dituen elastiko beltz honek Deportivo Alavesen historia omendu nahi du. Diseinu berritzaile honen bitartez, Deportivo Alavesek etapa berri bati emango dio hasiera. Gainera, testura desberdinek azeri baten aurpegia eratzen dute, Babazorro maskotari keinu bat eginez.

Retro ukitua

Gasteizko taldeak 100 urte bete dituen denboraldian, zale urdin-txuriak presente egon behar ziren nahitaez. Hori dela eta, «Ajaxen kamiseta» bezala ezagutzen den ekipazioari keinu bat egitea erabaki da elastiko mitiko hura omenduz. Beraz, ekipazio berri honek marra gorri bertikal bat izango du elastikoaren erdialdean.

Horrenbestez, hiru ekipazio hauen bidez Deportivo Alavesen 100 urteko historia omentzea erabaki da.