Alavesek museo birtual handiena sortuko du eta bere historiako 1.283 jokalarien argazkiak batu nahi ditu

Deportivo Alavesek aurten ospatzen den Mendeurrenari buruzko webgune berria aktibatu du, www.centenario.alaves.com

Deportivo Alavesen Mendeurrenaren webgune berria bertan da. Webgune honek bi bokazio nagusi ditu: zaleei efemerideari buruzko jarduera guztiak helaraztea eta ekintza hauen garapenean eta hazkundean guztien parte-hartzea sustatzea.

Zentzu honetan, Deportivo Alavesen historia aberasten jarraitzeko Klubak bi eskaera egin dizkie zale urdin-txuriei. Lehenik, zaleen oroitzapenak bilduko dituen “museo birtuala” sortzea (kamisetak, sarrerak, giltzatakoak, baloiak, argazkiak…).

Bigarrenik, ehun urte hauetako jokalari guztien datu-base historiko handiena sortzea. Guztira, 1.281 jokalarik jantzi dute Deportivo Alavesen elastikoa. Eta momentura arte 841 argazki lortu dira.

Falta diren argazki guztiak lortzeko helburuaz, Klubak laguntza eskatu die zaleei eta jokalarien senide edo lagunei. “Guztion parte-hartzea beharrezkoa da gehiengoaren irudiak gogoan gordetzeko”.

Webgunea elebiduna da, euskaraz eta gaztelaniaz, eta hurrengo ataletan dago banatuta:

  • Historia: Deportivo Alavesen 100 urteko historiaren laburpen kronologikoa argazki historikoekin
  • Jokalari, presidente eta entrenatzaileen bilduma
  • Karta-sorta
  • Liburua
  • Ereserkia
  • Museo birtuala
  • Albisteak
  • “Gure bizitzako bidaia” dokumentalaren bideoak

Elementu parte-hartzaileak eta hauetara sarbidea:

Museo birtuala: zaleek Deportivo Alavesekin izandako bizipenei  buruzko oroitzapenen argazkiak museo@alaves.com helbidera bidali ditzakete.

Jokalarien argazki bilduma: 1.283 jokalarien izenak batzeko ikerketa lan sakona egin da Hugo Garcia historialariaren eskutik, Santiago de Pabloren kolaborazioaz. Bertan linka: http://centenario.alaves.com/fotos-jugadores /

Webgunean jokalarien 843 argazki daude ikusgai. Hori dela eta, zaleen eta jokalarien senide edo lagunen kolaborazioa eskatzen da. Jokalarien argazki zaharrak izan ezkero, argazkiak atal horretako formularioaren bidez bidali ditzakezue.

Hugo Garciak Graduondoko Ikasketak ditu Artearen Historian, kultura dibulgatzailea da eta Vitruvio Arte proiektuaren sortzailea. Bere inguruan suertatzen den guztia pasio handiz bizitzen du, eta pasio hauen artean Deportivo Alaves nabarmentzen da.

Osteguneko Loteria Nazionaleko dezimoek Deportivo Alavesen irudia eramango dute

Akzio berri honek bisibilitatea emango dio Klubari Estatu osoan.

Bihar, osteguna, Loteria Nazionaleko dezimo tradizionalean Deportivo Alavesen armarria eta mendeurrenaren marka agertuko dira.

Estatuko Loteria eta Apustuen Enpresa-Entitateak, kirolaren baloreekin eta gizartearekin duen konpromisoa berretsiz, Deportivo Alavesi eskainiko dio 2021eko otsailaren 18an, ostegunean, ospatuko den urteko 13. zozketa.

Guztira, sei milioi dezimo banatu dituzte Loterien sare komertzialeko saltokietan eta, horrenbestez, Deportivo Alavesen mendeurrena Espainiako geografia osoan zehar zabaldu da.

Besteak beste, ONCEko kupoiaren eta Correoseko zigiluaren ondoren, akzio honek bisibilitate handia eman dio Klubari Estatu mailan.

Deportivo Alavesek Mendizorrotzako markagailu historikoa erreplikatuko du Mendeurrenaren neurketan

Deportivo Alavesek ehun urte beteko ditu datorren larunbatean, eta efemeridea ospatzeko antolatutako ekitaldien artean, Mendizorrotzako markagailu historikoa erreplikatzea erabaki da; Donatoren markagailua zeritzona, alegia.

Oraingo markagailu teknologikoez gain, Deportivo Alavesen eta Real Madrilen arteko neurketan Donatoren markagailu historikoa erreplikatuko da, antzina bezala golak zenbaki-taulatxoekin eskuz aldatuz.

Gauzak horrela, eta Javier Berasalucek (90 urte) ohorezko sakea egingo duela jakinik, klubak beste keinu bat egin nahi izan dio Gloriosoren ehun urteko historiari.

Markagailu zaharraren erreplikak 4 metroko zabalera eta 3,5 metroko altuera izango du. Preferente harmailan kokatua, Polideportivo harmailatik gertu, markagailua neurketa berezi honetarako jarriko da soilik.

Gainera, Mendeurrenaren urtean zehar Arabako hainbat herritara eramango da markagailua Deportivo Alaves lurralde osora hurbiltzeko filosofiari jarraituz. Izan ere, Mendeurrenaren urteari afiziorik gabe aurre egin izanak, Deportivo Alavesen tresna historikoetako bat zaleengana hurbiltzera eraman gaitu. Ekimen honen bitartez, zale arabarrek Donatoren markagailuaren erreplika zuzenean ikusi ahalko dute. Gasteizez gain, laster emango da ezagutzera gainontzeko herrien zerrenda.

Donato Díaz Villaluenga “markagailuaren gizona” izan zen Mendizorrotzan.

Donato, bere aitaren oinordetzari eutsiz, 1945-46 denboraldian hasi zen lanean, Gimnastica Burgalesaren aurka jokatutako neurketa batean, General eta Polideportivo harmailen artean zegoen talaian.

Neurketa euritsu eta hotzetan, eta garai horietako harmaila ezegonkorrekin ere, Donatok mende erdia eman zuen Deportivo Alavesen golak markagailura igotzen, maila erregionaleko urte gogorrak zein Lehen Mailarako igoera bezalako garai oparoak biziz.

Markagailu elektronikoak Mendizorrotzara iristearekin batera, Donato 82 urterekin erretiratu zen, Deportivo Alavesen urrezko domina jasota.

Javier Berasalucek ohorezko sakea egingo du Mendeurrenaren neurketan

Urtarrilaren 23a bertan da, Deportivo Alavesek ehun urte beteko dituen eguna, alegia. Larunbatean, taldeak Real Madrilen aurka jokatuko du gaueko 21:00etan.

Javier Berasaluce jokalari ohiak egingo duen ohorezko sakea izango da jardunaldiko ekintza hunkigarrienetako bat. Javier atezain urdin-txuria izan zen lau denboraldiz -1951tik 1955era- eta, besteak beste, Lehen Mailarako igoera lortu zuen.

90 urterekin (1931n jaioa), Berasalucek talde urdin-txuriaren historia irudikatzen du. Deportivo Alavesen ez ezik, Real Madrilen ere jokatu zuen eta, bertan, bost aldiz irabazi zuen Europako Kopa. Amaika Bat, Real Sociedad eta Racing de Santander bezalako taldeetan ere jokatu zuen atezain ohiak.

Gurpildun aulkian mugitzen denez, Berasalucek bere 10 urteko Uxue Pereda Jiménez bilobarekin egingo du ohorezko sakea. Mendeurreneko momenturik hunkigarrienetako bat izango da zalantzarik gabe.

Futbolari historikoak maitasun handiz kontatzen ditu bere bizipenak klubak argitaratutako bideo baten:

“Alaves nire bizitzako taldea da”, onartzen du harro. Bertan eman zituen bere ibilbide profesionaleko “urterik onenak”.

“Adiskidetasun eta batasun giro izugarria zegoen, eta giro polit horrek Lehen Mailara eraman gintuen”.

Deban jaiotakoak, gogoan ditu “hemen gertuko” kide bizkaitar eta gipuzkoarrak. “Bi pentsiotan geunden, eta askotan batak bestearen aurka jokatzen genuen. Galtzen zuenari janaria ordaintzea tokatzen zitzaion”.

Nostalgiaz gogoratzen ditu Mendizorrotzatik kanpo jokatzean egiten zituzten bidaia luzeak. “Broma asko egiten genituen. Oso giro polita geneukan”.

Eta noski! Ez du ahaztekoa Barakaldoren aurka lortutako Lehen Mailarako igoera. “Oso hunkigarria izan zen, 2-1 irabazi genuen”.

“Deportivo Alavesek ehun urte bete ditu. Nik ez nuen ospatzerik espero. 90 urte ditut jada eta ez nuen adin honetara iristerik espero “, azpimarratu du umoretsu.

“Oso zoriontsua izan naiz Gasteizen, eta zoriontsu izaten jarraitzen dut”, amaitu du atezain ohiak. Beraz, eta hala behar duenez gero, legenda urdin-txuriaren ohorezko sakea harrotasun handiz biziko da zale guztien artean.

Deportivo Alavesek bere ‘hashflag’ propioa izango du

Mendeurrena dela eta, Twitterren #100AñosGloriosos hashtag edo traolarekin egindako argitalpen bakoitzean bandera urdin-txuria egongo da presente.

Astelehen honetatik aurrera, Deportivo Alavesek bere ‘hashflag’a izango du Twitterren.

Larunbat honetan, urtarrilaren 23an, klubaren Mendeurrena ospatuko da eta Twitterren #100AñosGloriosos hashtag edo traolarekin egindako argitalpen bakoitzean jatorrizko bandera urdin-txuria egongo da presente.

Cervantes Pasealekuko entitatearen Mendeurrena ospatzeko sortu diren ekintza ugariek bere arrastoa utziko dute mundu digitalean ere.

Talde arabarraren 100 urteak ospatzeko idazten duzun tuit bakoitzean #100 AñosGloriosos hashtag edo traola erabili!

Deportivo Alavesen Mendeurrenaren ereserkia, euskaraz

Moldaketa Miren Agur Meabek egin du eta 'Gora Burua' da bere izenburua.

Pasaden astean Deportivo Alavesen Mendeurrenaren gaztelaniazko ereserkia aurkeztu zen. Oraingoan aldiz, Mikel Izalek konposatu eta interpretatutako euskarazko bertsioa aurkeztu da, “Gora burua”. Moldaketa Miren Agur Meabe idazleak egin du. Idazle lekeitiarrak hainbat sari irabazi ditu bere ibilbidean zehar, hala nola Kritikaren Saria (2001 eta 2011) edo Gazte Literaturako Euskadi Saria (hiru aldiz). Gainera, Euskararen Akademiako kide laguntzailea da 2006tik.

Musikalariak ere hurrengo hauek izan dira:

  • Baterian, Kike Suárez Alba, telebista, antzerki, dantza eta zinemako banda-soinuetako musika-konpositore autodidakta.
  • Tronpetan, Rubén Salvador, Gasteizko, Donostiako, Coruñako, Amurrioko, Araiako, Zarauzko eta Miranda de Ebroko Musika Eskoletako irakaslea.
  • Tronboian, González Fernández de Larrinoa, Vitoria-Gasteizko, Donostiko eta Mirandako jazz jaialdietan, Hondarribiko Blues Jaialdian, eta Alemania, Italia edo Frantziako beste hainbeste jaialditan jo izan duen artista.
  • Teklatuetan, Koldo Uriarte, Bingen Mendizabalekin batera Juanma Bajo Ulloaren azken filmaren soinu-banda konposatu duen musikalaria.
  • Gitarran, Javi Antoñana, baxuan, Iosu Izaguirre, eta biolontxeloan, Nuria Nieto, Luis Aramburu Musika Eskolako hiru instrumentu irakasleak.
  • Biolinean, Nika Bitchiasvili, Vitoria-Gasteizen bizi eta Tbilisin (Georgian) jaiotako artistak bere jaioterriko Orkestra Sinfonikoan jo zuen.

 

LETRA de “Gora Burua”:

Mende bete besarkada leial,

mende bete neke eta izerdi,

zelaian txikitatik glorioso,

ohore zuri, agur t´erdi.

 

Santa Maria gainean

keinuka ari iparrizarra;

nire bihotz zuri-urdina,

Mendizorrotzan sugarra.

 

Eskerrak gidari izatearren

elkarri eman eta hartzen,

gure artetik falta direnak

gol bakoitzean ekartzen.

 

Txalo-goraka hasita

mututzen zait ahotsa ia;

babazorroen bufandak

goxatuko dit eztarria.

 

Aurrera ba, gora burua,

Deportivo kementsua,

Gasteiz osoa daukazu gaur zutik

zurekin topa egiteko,

maitasuna berritzeko.

Alavesen abaroan

Araba ez da biluzik.

 

Aupa zu di-da jaikitzeagatik

etsipena adore bihurtuz,

txoria lez lokatz zapaldutik.

Munduko mugak apurtu!

 

Beti hegan gaztelu-dorrera,

bandera besoan hartuta,

historiaren orrietan

noble nahi zaitugu eta.

 

Betor beste ehun urteko

harrotasun garbia,

alde eginak ahaztu barik,

pizturik beren argia.

 

Ekaitzari paparra eta

markagailua domatu.

Alaves ontzia bada,

zaleok gara olatu.

 

Aurrera ba, gora burua…

Correosek Deportivo Alavesen mendeurreneko zigilua atera du 2021eko urtarrilaren 25ean.

Guztira 160.000 ale kaleratuko dira.

Zigilua Deportivo Alavesen kolore urdin-txurietan egongo da inprimatuta eta klubaren lehen mendearen kariaz sortutako logotipoa erakusten du, bere armarriarekin eta “Centenario Deportivo Alavés 1921-2021” kondairarekin batera.

Mundu osoko zigiluzaleek Arabako futbol talde nagusia ezagutzeko aukera izango dute.

Zigilua Correoseko bulegoetan edo Filatelia Zerbitzuarekin harremanetan jarrita eskura daiteke (atcliente.filatelia@correos.com edo 91 519 71 97 telefonora deituz).

Deportivo Alavesen Mendeurrenaren ereserkia, zuzenean alaveszale guztien bihotzetara

"Alta la frente", de Mikel Izal

Bertan da Mikel Izal abeslari eta konpositoreak sortutako Deportivo Alavesen Mendeurrenaren ereserki hunkigarria. Datorren astean ospatuko den efemeridearen mugarri garrantzitsuenetako bat da zalantzarik gabe.

Alaveszale guztien bihotzetara heldu da bere musika eta letra, taldearen historiari etengabeko keinuak eginez eta ahaztezinak diren espazio, egoera, zein pertsonaiak behin eta berriz gogoratuz. Ereserkia bat dator Mendeurrenaren filosofiarekin: “Gure bizitzaren bidaia”.

Gaztelaniazko “Alta la frente” abestiak bere euskarazko bertsioa du ere, “Gora burua”, hurrengo egunetan plataforma digitaletan argitaratuko dena. Euskarazko moldaketa hau Miren Agur Meabek egin du

Alta la frente – Mikel Izal

Gracias por todo un siglo de abrazos,

 de recuerdos, de esfuerzo y sudor,

 entonando a Donnay en el campo,

 con la Paca y el dulce sabor…

 … de las previas en el casco,

 alimento para el corazón,

 de un Mendizorroza en llamas

 transformando el frío en calor.

 

 Gracias por regalarnos la forma

 de querernos un poco mejor,

 de acercarnos a los que están lejos,

 que regresan con cada gol,

 al paseo de Cervantes

 con Donato en el marcador

 resistiendo al paso del tiempo

 con bravura, memoria y honor.

 

 Ánimo pues, alta la frente,

 mi valiente Deportivo

 que Vitoria entera hoy brinda por ti

 por otros cien años de gloria

 y de amor correspondido

 que la vida si es contigo

 es un domingo sin fin.

 

Gracias por levantarte de un salto,

convirtiendo caída en pasión,

del infierno, del tacto del barro

a dejarnos en Dortmund la voz,

donde Zerain clavó la bandera

y volamos tan cerca del sol,

deslumbrando a Europa entera,

fieles como Compañón.

 

Seguiremos caminando

con la bufanda albiazul

recordando a los que marcharon

manteniendo viva su luz.

Devorando la tormenta

al descanso en la General,

dejando en cáscaras las penas

que ya no nos pesan más.

 

Ánimo pues, alta la frente,

mi valiente Deportivo

que Vitoria entera hoy brinda por ti

por otros cien años de gloria

y de amor correspondido

que la vida si es contigo

es un domingo sin fin. (x4)

 

Gasteizen hazitako Mikel Izal artistaren hitzetan:

“Nire ibilbide musikaleko proiekturik liluragarrienetako bat izan da ereserkia. Etxera itzultzeko ilusioa, hazten ikusi ninduten pertsonei zerbait emateko gogoa. Ohorea, harrotasuna eta bertigo atsegina. Nire lurraren sentimendua abesti bihurtzea oso polita izan da”.

 

Mikel Izalek hurrengo musikarien laguntza izan du ereserkiaren interpretazioan:

Baterian, Kike Suárez Alba, telebista, antzerki, dantza eta zinemako banda-soinuetako musika-konpositore autodidakta; tronpetan, Rubén Salvador, Gasteizko, Donostiako, Coruñako, Amurrioko, Araiako, Zarauzko eta Miranda de Ebroko Musika Eskoletako irakaslea; tronboian, González Fernández de Larrinoa, Vitoria-Gasteizko, Donostiko eta Mirandako jazz jaialdietan, Hondarribiko Blues Jaialdian, eta Alemania, Italia edo Frantziako beste hainbeste jaialditan jo izan duen artista; teklatuetan, Koldo Uriarte, Bingen Mendizabalekin batera Juanma Bajo Ulloaren azken filmaren soinu-banda konposatu duen musikalaria; gitarran, Javi Antoñana, baxuan, Iosu Izaguirre, eta biolontxeloan, Nuria Nieto, Luis Aramburu Musika Eskolako hiru instrumentu irakasleak; eta biolinean, Nika Bitchiasvili, Vitoria-Gasteizen bizi eta Tbilisin (Georgian) jaiotako artistak bere jaioterriko Orkestra Sinfonikoan jo zuen.

 

AfterliVe Filmsek egindako bideokliparen irudiak:

Bideokliparen irudi generikoez eta jokalari ugariren presentziaz gain, urtarrilaren 23an jaiotako bazkideen presentzia azpimarragarria da ere. Bideoklipean, egun horretan jaio ziren hogei bazkidek hartu dute parte:

Mª del Carmen Acedo, Francisco Javier Molina, Ernesto Martínez de Aguirre, Felipe Luis Pérez, Unai Ballesteros, Marcos López, Koldo Arrieta, Agustín María Plaza, Ieltxu Gómez de Segura, Aitor Sánchez, Luis Bragado, Udalaitz Sánchez, Akaitz González de Lopidana, Guillermo Hernández, Carmen Moreno, Clara Hernández, Unax Eguren, Luis Balza, Mikel Olmo eta Iñigo López de Aberasturi. 11 eta 80 urte arteko hogei babazorrok Gloriosoren egunean ospatzen dute haien urtebetetzea.

 

Zuzenekoa

Osasun krisia atzean utzi eta guztien segurtasuna bermatu daitekeenean, Deportivo Alavesek ekitaldi bat antolatuko du Mendeurrenaren Ereserkia zuzenean entzun ahal izateko.

 

Plataformak

Abestia klubeko plataforma eta sare sozialetan dago entzungai. Gainera, gaur bertan plataforma digital guztietara igoko da (Spotify, Apple Music, Tidal, Amazon Music, Deezer, etab.).

Deportivo Alavesen Mendeurrena, ONCEren kupoian

Urtarrilaren 17an, igandea, zozkatuko da.

ONCEk 2021ean Euskadiri eskainiko dion lehen kupoia izango da Deportivo Alavesen Mendeurrenarena. Dagoeneko salgai dauden 5,5 milioi kupoiek klubaren Mendeurrena ezagutzera emango dute estatu osoan zehar.

Alfonso Fernández de Trocónizek, Deportivo Alaveseko presidenteak, Mendizorrotzako Prentsa Aretoan aurkeztu zuen kupoia. Aurkezpenean, ONCE Euskadiko ordezkaria, Juan Carlos Andueza; ONCE Gasteizko zuzendaria, Concha de la Fuente; eta ONCEko agente saltzailea den Teresa Delgado ere izan ziren.

Kupoia urtarrilaren 17an, igandean, zozkatuko da. Beraz, ONCEren asteburuko kupoia denez, 300.000 euroko sari nagusi bakarra eskaintzen da bost zifra eta serie sarituei. Honetaz gain, lehenengo erauzketan saritutako zenbakiaren eta seriearen kupoi bakarrari 20 urtez jarraian hilabetero 5.000 euroko saria eskainiko zaio. Gainera, bigarrenetik bosgarren ateraldira saritutako zenbaki eta serieen lau kupoiek ere, 10 urtez jarraian hilabetero 2.000 euroko saria irabaziko dute.

Deportivo Alavesen Mendeurrenaren kupoiaren bitartez, ONCEk ekitaldi esanguratsuei ahotsa emanez ekin dio urte berriari. Ekintza honek herrialde osoan izango du eragina, Klubaren irudia eta efemeridea estatuko txoko guztietara eramanez. Kupoi hau bat dator Deportivo Alavesek Mendeurrenari begira aurkeztu berri dituen beste ekintzekin, hala nola edizio mugatuko karta-sorta eta Mendeurrenaren liburua -bi hauek jada Baskonia-Alavés Experience Store dendan eta Klubaren webgunean daude salgai-.

ONCEko agente saltzaileek aste honetatik aurrera merkaturatuko dute kupoia, eta guztira 20.000 salmenta puntutan egongo da eskuragarri. Gainera, www.juegosonce.es webgunean eros daiteke kupoia, baita baimendutako establezimendu kolaboratzaileetan ere.

Deportivo Alavesen historia, Mendeurrenaren liburuan

Deportivo Alavesek urtarrilean beteko dituen ehun urteen historia batzen duen liburua argitaratu du.

Santiago de Pablo katedradunak idatzi du “Deportivo Alavés: Cien años de historia (1921-2021)” liburua, eta aste batzuk barru euskarazko bertsioa ere argitaratuko da: “Deportivo Alaves: Ehun urteko historia (1921-2021)”. Liburuaren diseinua Laura Arrueri dagokio.

339 orrialde, 10 kapitulu eta 137 argazki dituen liburuak, Deportivo Alavesen gizonezko zein emakumezko taldeetan jokatu duten jokalari guztien zerrenda biltzen du.

Klubaren historia ahalik eta zorroztasun handienarekin jasotzeko helburuaz, idazleak iturri bibliografiko ugari erabili ditu. 37 komunikabide eta argitalpenez gain, egindako ekarpenak handiak dira. Zentzu honetan aipatzekoak dira Alavesen eta Arabako Lurralde Historikoko Artxiboak, Arabako Artxibo Historiko Probintziala, Gasteizko Udal Artxiboa eta Sancho el Sabio Fundazioaren Artxiboak.

Liburuaren 10 kapituluak:

  • Amets baten hasiera 1921-1928
  • Zerbaitegatik deitzen diote ‘Glorioso’ 1928-1936
  • Gerra Zibila eta Gerraoste gogorra 1936-1951
  • Bigarren eta Lehen Mailaren artean 1951-1964
  • Hamarkada gatzgabea 1964-1974
  • ‘Bigarren Mailako Bartzelona’ 1974-1983
  • Sustoz beteriko hamarkada 1983-1995
  • Urte oparoak 1995-2002
  • Krisiak krisi, ‘Gloriosok’ ez du inoiz amore ematen 2002-2011
  • Infernutik zerura 2011-2021