"Alta la frente", de Mikel Izal
Bertan da Mikel Izal abeslari eta konpositoreak sortutako Deportivo Alavesen Mendeurrenaren ereserki hunkigarria. Datorren astean ospatuko den efemeridearen mugarri garrantzitsuenetako bat da zalantzarik gabe.
Alaveszale guztien bihotzetara heldu da bere musika eta letra, taldearen historiari etengabeko keinuak eginez eta ahaztezinak diren espazio, egoera, zein pertsonaiak behin eta berriz gogoratuz. Ereserkia bat dator Mendeurrenaren filosofiarekin: «Gure bizitzaren bidaia».
Gaztelaniazko «Alta la frente» abestiak bere euskarazko bertsioa du ere, «Gora burua», hurrengo egunetan plataforma digitaletan argitaratuko dena. Euskarazko moldaketa hau Miren Agur Meabek egin du
Alta la frente – Mikel Izal
Gracias por todo un siglo de abrazos,
de recuerdos, de esfuerzo y sudor,
entonando a Donnay en el campo,
con la Paca y el dulce sabor…
… de las previas en el casco,
alimento para el corazón,
de un Mendizorroza en llamas
transformando el frío en calor.
Gracias por regalarnos la forma
de querernos un poco mejor,
de acercarnos a los que están lejos,
que regresan con cada gol,
al paseo de Cervantes
con Donato en el marcador
resistiendo al paso del tiempo
con bravura, memoria y honor.
Ánimo pues, alta la frente,
mi valiente Deportivo
que Vitoria entera hoy brinda por ti
por otros cien años de gloria
y de amor correspondido
que la vida si es contigo
es un domingo sin fin.
Gracias por levantarte de un salto,
convirtiendo caída en pasión,
del infierno, del tacto del barro
a dejarnos en Dortmund la voz,
donde Zerain clavó la bandera
y volamos tan cerca del sol,
deslumbrando a Europa entera,
fieles como Compañón.
Seguiremos caminando
con la bufanda albiazul
recordando a los que marcharon
manteniendo viva su luz.
Devorando la tormenta
al descanso en la General,
dejando en cáscaras las penas
que ya no nos pesan más.
Ánimo pues, alta la frente,
mi valiente Deportivo
que Vitoria entera hoy brinda por ti
por otros cien años de gloria
y de amor correspondido
que la vida si es contigo
es un domingo sin fin. (x4)
Gasteizen hazitako Mikel Izal artistaren hitzetan:
«Nire ibilbide musikaleko proiekturik liluragarrienetako bat izan da ereserkia. Etxera itzultzeko ilusioa, hazten ikusi ninduten pertsonei zerbait emateko gogoa. Ohorea, harrotasuna eta bertigo atsegina. Nire lurraren sentimendua abesti bihurtzea oso polita izan da».
Mikel Izalek hurrengo musikarien laguntza izan du ereserkiaren interpretazioan:
Baterian, Kike Suárez Alba, telebista, antzerki, dantza eta zinemako banda-soinuetako musika-konpositore autodidakta; tronpetan, Rubén Salvador, Gasteizko, Donostiako, Coruñako, Amurrioko, Araiako, Zarauzko eta Miranda de Ebroko Musika Eskoletako irakaslea; tronboian, González Fernández de Larrinoa, Vitoria-Gasteizko, Donostiko eta Mirandako jazz jaialdietan, Hondarribiko Blues Jaialdian, eta Alemania, Italia edo Frantziako beste hainbeste jaialditan jo izan duen artista; teklatuetan, Koldo Uriarte, Bingen Mendizabalekin batera Juanma Bajo Ulloaren azken filmaren soinu-banda konposatu duen musikalaria; gitarran, Javi Antoñana, baxuan, Iosu Izaguirre, eta biolontxeloan, Nuria Nieto, Luis Aramburu Musika Eskolako hiru instrumentu irakasleak; eta biolinean, Nika Bitchiasvili, Vitoria-Gasteizen bizi eta Tbilisin (Georgian) jaiotako artistak bere jaioterriko Orkestra Sinfonikoan jo zuen.
AfterliVe Filmsek egindako bideokliparen irudiak:
Bideokliparen irudi generikoez eta jokalari ugariren presentziaz gain, urtarrilaren 23an jaiotako bazkideen presentzia azpimarragarria da ere. Bideoklipean, egun horretan jaio ziren hogei bazkidek hartu dute parte:
Mª del Carmen Acedo, Francisco Javier Molina, Ernesto Martínez de Aguirre, Felipe Luis Pérez, Unai Ballesteros, Marcos López, Koldo Arrieta, Agustín María Plaza, Ieltxu Gómez de Segura, Aitor Sánchez, Luis Bragado, Udalaitz Sánchez, Akaitz González de Lopidana, Guillermo Hernández, Carmen Moreno, Clara Hernández, Unax Eguren, Luis Balza, Mikel Olmo eta Iñigo López de Aberasturi. 11 eta 80 urte arteko hogei babazorrok Gloriosoren egunean ospatzen dute haien urtebetetzea.
Zuzenekoa
Osasun krisia atzean utzi eta guztien segurtasuna bermatu daitekeenean, Deportivo Alavesek ekitaldi bat antolatuko du Mendeurrenaren Ereserkia zuzenean entzun ahal izateko.
Plataformak
Abestia klubeko plataforma eta sare sozialetan dago entzungai. Gainera, gaur bertan plataforma digital guztietara igoko da (Spotify, Apple Music, Tidal, Amazon Music, Deezer, etab.).