Alavesek museo birtual handiena sortuko du eta bere historiako 1.283 jokalarien argazkiak batu nahi ditu

Deportivo Alavesek aurten ospatzen den Mendeurrenari buruzko webgune berria aktibatu du, www.centenario.alaves.com

Deportivo Alavesen Mendeurrenaren webgune berria bertan da. Webgune honek bi bokazio nagusi ditu: zaleei efemerideari buruzko jarduera guztiak helaraztea eta ekintza hauen garapenean eta hazkundean guztien parte-hartzea sustatzea.

Zentzu honetan, Deportivo Alavesen historia aberasten jarraitzeko Klubak bi eskaera egin dizkie zale urdin-txuriei. Lehenik, zaleen oroitzapenak bilduko dituen «museo birtuala» sortzea (kamisetak, sarrerak, giltzatakoak, baloiak, argazkiak…).

Bigarrenik, ehun urte hauetako jokalari guztien datu-base historiko handiena sortzea. Guztira, 1.281 jokalarik jantzi dute Deportivo Alavesen elastikoa. Eta momentura arte 841 argazki lortu dira.

Falta diren argazki guztiak lortzeko helburuaz, Klubak laguntza eskatu die zaleei eta jokalarien senide edo lagunei. «Guztion parte-hartzea beharrezkoa da gehiengoaren irudiak gogoan gordetzeko».

Webgunea elebiduna da, euskaraz eta gaztelaniaz, eta hurrengo ataletan dago banatuta:

  • Historia: Deportivo Alavesen 100 urteko historiaren laburpen kronologikoa argazki historikoekin
  • Jokalari, presidente eta entrenatzaileen bilduma
  • Karta-sorta
  • Liburua
  • Ereserkia
  • Museo birtuala
  • Albisteak
  • “Gure bizitzako bidaia” dokumentalaren bideoak

Elementu parte-hartzaileak eta hauetara sarbidea:

Museo birtuala: zaleek Deportivo Alavesekin izandako bizipenei  buruzko oroitzapenen argazkiak museo@alaves.com helbidera bidali ditzakete.

Jokalarien argazki bilduma: 1.283 jokalarien izenak batzeko ikerketa lan sakona egin da Hugo Garcia historialariaren eskutik, Santiago de Pabloren kolaborazioaz. Bertan linka: http://centenario.alaves.com/fotos-jugadores /

Webgunean jokalarien 843 argazki daude ikusgai. Hori dela eta, zaleen eta jokalarien senide edo lagunen kolaborazioa eskatzen da. Jokalarien argazki zaharrak izan ezkero, argazkiak atal horretako formularioaren bidez bidali ditzakezue.

Hugo Garciak Graduondoko Ikasketak ditu Artearen Historian, kultura dibulgatzailea da eta Vitruvio Arte proiektuaren sortzailea. Bere inguruan suertatzen den guztia pasio handiz bizitzen du, eta pasio hauen artean Deportivo Alaves nabarmentzen da.

Osteguneko Loteria Nazionaleko dezimoek Deportivo Alavesen irudia eramango dute

Akzio berri honek bisibilitatea emango dio Klubari Estatu osoan.

Bihar, osteguna, Loteria Nazionaleko dezimo tradizionalean Deportivo Alavesen armarria eta mendeurrenaren marka agertuko dira.

Estatuko Loteria eta Apustuen Enpresa-Entitateak, kirolaren baloreekin eta gizartearekin duen konpromisoa berretsiz, Deportivo Alavesi eskainiko dio 2021eko otsailaren 18an, ostegunean, ospatuko den urteko 13. zozketa.

Guztira, sei milioi dezimo banatu dituzte Loterien sare komertzialeko saltokietan eta, horrenbestez, Deportivo Alavesen mendeurrena Espainiako geografia osoan zehar zabaldu da.

Besteak beste, ONCEko kupoiaren eta Correoseko zigiluaren ondoren, akzio honek bisibilitate handia eman dio Klubari Estatu mailan.

Deportivo Alavesen Mendeurrena, ONCEren kupoian

Urtarrilaren 17an, igandea, zozkatuko da.

ONCEk 2021ean Euskadiri eskainiko dion lehen kupoia izango da Deportivo Alavesen Mendeurrenarena. Dagoeneko salgai dauden 5,5 milioi kupoiek klubaren Mendeurrena ezagutzera emango dute estatu osoan zehar.

Alfonso Fernández de Trocónizek, Deportivo Alaveseko presidenteak, Mendizorrotzako Prentsa Aretoan aurkeztu zuen kupoia. Aurkezpenean, ONCE Euskadiko ordezkaria, Juan Carlos Andueza; ONCE Gasteizko zuzendaria, Concha de la Fuente; eta ONCEko agente saltzailea den Teresa Delgado ere izan ziren.

Kupoia urtarrilaren 17an, igandean, zozkatuko da. Beraz, ONCEren asteburuko kupoia denez, 300.000 euroko sari nagusi bakarra eskaintzen da bost zifra eta serie sarituei. Honetaz gain, lehenengo erauzketan saritutako zenbakiaren eta seriearen kupoi bakarrari 20 urtez jarraian hilabetero 5.000 euroko saria eskainiko zaio. Gainera, bigarrenetik bosgarren ateraldira saritutako zenbaki eta serieen lau kupoiek ere, 10 urtez jarraian hilabetero 2.000 euroko saria irabaziko dute.

Deportivo Alavesen Mendeurrenaren kupoiaren bitartez, ONCEk ekitaldi esanguratsuei ahotsa emanez ekin dio urte berriari. Ekintza honek herrialde osoan izango du eragina, Klubaren irudia eta efemeridea estatuko txoko guztietara eramanez. Kupoi hau bat dator Deportivo Alavesek Mendeurrenari begira aurkeztu berri dituen beste ekintzekin, hala nola edizio mugatuko karta-sorta eta Mendeurrenaren liburua -bi hauek jada Baskonia-Alavés Experience Store dendan eta Klubaren webgunean daude salgai-.

ONCEko agente saltzaileek aste honetatik aurrera merkaturatuko dute kupoia, eta guztira 20.000 salmenta puntutan egongo da eskuragarri. Gainera, www.juegosonce.es webgunean eros daiteke kupoia, baita baimendutako establezimendu kolaboratzaileetan ere.

Deportivo Alavesen historia, Mendeurrenaren liburuan

Deportivo Alavesek urtarrilean beteko dituen ehun urteen historia batzen duen liburua argitaratu du.

Santiago de Pablo katedradunak idatzi du «Deportivo Alavés: Cien años de historia (1921-2021)» liburua, eta aste batzuk barru euskarazko bertsioa ere argitaratuko da: «Deportivo Alaves: Ehun urteko historia (1921-2021)». Liburuaren diseinua Laura Arrueri dagokio.

339 orrialde, 10 kapitulu eta 137 argazki dituen liburuak, Deportivo Alavesen gizonezko zein emakumezko taldeetan jokatu duten jokalari guztien zerrenda biltzen du.

Klubaren historia ahalik eta zorroztasun handienarekin jasotzeko helburuaz, idazleak iturri bibliografiko ugari erabili ditu. 37 komunikabide eta argitalpenez gain, egindako ekarpenak handiak dira. Zentzu honetan aipatzekoak dira Alavesen eta Arabako Lurralde Historikoko Artxiboak, Arabako Artxibo Historiko Probintziala, Gasteizko Udal Artxiboa eta Sancho el Sabio Fundazioaren Artxiboak.

Liburuaren 10 kapituluak:

  • Amets baten hasiera 1921-1928
  • Zerbaitegatik deitzen diote ‘Glorioso’ 1928-1936
  • Gerra Zibila eta Gerraoste gogorra 1936-1951
  • Bigarren eta Lehen Mailaren artean 1951-1964
  • Hamarkada gatzgabea 1964-1974
  • ‘Bigarren Mailako Bartzelona’ 1974-1983
  • Sustoz beteriko hamarkada 1983-1995
  • Urte oparoak 1995-2002
  • Krisiak krisi, ‘Gloriosok’ ez du inoiz amore ematen 2002-2011
  • Infernutik zerura 2011-2021

Mendeurrenaren karta-sortak hainbat belaunaldi batzen ditu zale guztien oroitzapenerako

40 karta hauen ilustrazio guztiak eskuz eginak daude.

Deportivo Alavesen mendeurrena eta Naipes Heraclio Fournier enpresa arabarraren 150. urteurrena direla eta, bi enpresak berrogei kartaz osatutako edizio mugatuko karta-sorta bat diseinatzeko batu dira. Deportivo Alavesen historian garrantzi nabarmena izan duten jokalariak  izango dira karta-sorta honen protagonistak, eta hauen ilustrazio guztiak eskuz eginak daude.

Edizio mugatuko bilduma hau Baskonia-Alaves Experience Store dendan eta bere webgunean (https://www.baskoniaalavesstore.com/es/shop/alaves) dago salgai 10,50€ren truke.

Azpimarratzekoa da zaleen omenez egindako urrezko asa eta 39 jokalari historikoren agerpena. Hautaketa prozesuan jokalariek, jokalari ohiek, zuzendariek eta zaleek hartu dute parte.

Karta-sortan agertzen diren jokalariak hurrengo hauek dira: Antero, Feijoó, Josu Ugarte, Contra, Beobide, Viguera, Primi, Desio, Manu García, Ciriaco, Vicente Echeandía, Eliseo Salamanca, Txosa, Serrano, Magno, Herrera, Astudillo, Javi Moreno, Pablo, Quincoces, Fede Anda, Ángel Tella, Juan Señor, Biota, Tito Subero, Toni Moral, Jorge Valdano, Olivares, Berasaluce, Laguardia, Gorospe, Jesús Mª Arambarri, Aitor Arregi, Julio Salinas, Jordi Cruyff, Guzmán Casaseca, Sarasola, Karmona eta Pacheco.

Deportivo Alavesen Mendeurrena eta Naipes Heraclio Fournier enpresaren 150. urteurrena ospatzeko, bi erakundeek Guillem Bosch bezalako kirol ilustratzaile handiarekin egin dute lan. Gauzak horrela, klubaren historia jokalarien bitartez islatzen duen karta-sorta historikoa sortu da.

Guillem Bosch Bartzelonan jaio eta bizi den ilustratzaile polifazetikoa da. Ilustrazio tradizionalaren eta digitalaren artean diharduen artista kataluniarrak ilustratzaile independente gisa egiten du lan. Gaur egun, argitalpen-, musika- eta publizitate-mundutik datozen hainbat bezerorentzat dabil lanean. Orain arte, enkarguak egin ditu hainbat musika banda, jaialdi zein argitalpen editorialetarako, eta ilustrazio ugari egin ditu ere DDB, Mccan, Shackleton, TBWA eta antzeko beste hainbeste agentzietarako.

Deportivo Alavesek ehun akzio baino gehiago egingo ditu bere Mendeurrenean

"El viaje de nuestra vida"-"Gure bizitzako bidaia" izango da efemeridearen kontakizunaren ardatz.

Claim

Burutuko diren ehunetik gorako online zein offline ekintzek “Gure bizitzako bidaia” dokumentala izango dute ardatz. Zale bakoitzaren bizipenekin konektatzea da helburua, hauen bizitzek lotura handia baitute, Deportivo Alaves.

Glorioso da egungo gizarte arabarraren sustraia eta, zalantzarik gabe, etorkizunak ere urdin-txuri izaten jarraituko du.

Bidaiaren grina zoragarria da eta kamiseta urdin-txuriak garaiezin bihurtzen gaitu. «Gure bizitzako bidaiak», zeharka kokatzen du Alaves, afizioaren alderdi emozionalaren artean proiektu komun bat partekatuz eta espiritu urdin-txuria sentitzen duten zaleen bizitzak era kolektiboan ospatuz eta partekatuz.

Zaletuari bere oroitzapenik gogoangarrienak eskaintzen dizkio, futbolari lotutakoak ez ezik, bere bizitzaren ingurukoak ere, horietako bizipen sakon asko Alavesekin lotuta baitaude.

Parte-hartzea

Mendeurrenaren filosofiak zaletuen parte-hartzea du oinarri eta, guztion artean ilusioz beteriko urte polit bat eraiki dezagun, burutuko diren ekintzak partekatzea eta haietan parte-hartzea eskatuko da. Deportivo Alavesek familia urdin-txuria aho zabalik utzi nahi du eta horretarako dauden aukera guztiak ahalik eta gehien aprobetxatuko dira.

Santiago de Pabloren liburua

Deportivo Alavesen 100 urteak direla eta, klubaren bilakaera historikoa jasotzen duen liburua argitaratuko da euskaraz eta gazteleraz.

Horretarako arabar historialari handi baten alde egin da apustu, babazorroen ibilbidea ahalik eta zorroztasun zientifiko handienarekin garatze aldera.

Mendeurrenaren Liburua ikerketa-lan sakon baten sintesi historikoa da. Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko katedradun den Santiago de Pablo idazleak zale urdin-txuri guztiei bideratutako literatura-estilo arineko eta dibulgazioko liburu irakurterraza idatzi du.

Karta-sorta

Deportivo Alavesen mendeurrena eta Naipes Heraclio Fournier enpresa arabarraren 150. urteurrena direla eta, bi enpresak berrogei kartaz osatutako edizio mugatuko karta-sorta bat diseinatzeko batu dira. Deportivo Alavesen historian garrantzi nabarmena izan duten jokalariak  izango dira karta-sorta honen protagonistak, eta hauen ilustrazio guztiak eskuz eginak daude.

Dokumentala

Deportivo Alavesek Héctor Fernández kazetari gasteiztarrarekin eta bere ekoiztetxearekin -Hache- egin du lan Mendeurrenaren dokumentalaren ideiagintzan eta filmazioan. Klubaren historiako 100 urteetan jazotako gertakarien kontakizun kronologiko hutsetik haratago, dokumentalak modu hunkigarrian transmitituko du Deportivo Alavesen historia.

Jokalari, jokalari ohien, entrenatzaileen eta klubaren historian zehar azpimarragarriak izan diren edota honekin lotura ukaezina duten pertsona askoren parte-hartzea izango du dokumentalak.

Mendeurrenaren ereserkia – Mikel Izal

Mendeurrenaren ereserkia Mikel Izalek konposatu du, 2010 urtean Madrilen sortutako Izal musika taldeko abeslari eta konpositoreak, alegia. Azken urteotan, panorama musikaleko artista azpimarragarrienetako baten bilakatu da nazio mailan.

Iruñean jaioa, Mikel Izal urte askoz bizi izan zen Gasteizen. Bere lehen futbol neurketa Mendizorrotzan bizi zuen, eta horrenbestez, erantzukizun eta ilusio handiz onartu du Deportivo Alavesen mendeurrenaren ereserkia konposatzeko erronka.

Mendeurrenerako atzerako kontaketa

2021eko urtarrilaren 23an beteko den Mendeurrena ospatzeko hiru hilabete falta direnean, Deportivo Alavesek atzerako kontaketa inauguratu du. (Estreinatu zen unean 91 egun falta ziren).

Erlojua 1,66 metroko altueran dago ainguratuta eta, aldi berean, 1,20 metroko altuera propioa izango du. Arabako Foru Aldundiaren lorategietako batean dago kokatuta, eta 3,36 metroko altuerarekin Plazako edozein tokitatik egongo da ikusgai.

Eguneko 24 orduetan atzerako kontaketa erakutsiko duen erlojuaren aurrealdeak Siervas de Jesús kalera emango du.

Ramiro Gonzalez ahaldun nagusia, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea eta Alfonso Fernandez de Troconiz Deportivo Alaveseko presidentea izan dira ekitaldi honetan. Bertan, Arabako taldeak ehun urte bete ditzan falta diren egunak, orduak, minutuak eta segundoak markatuko dituen erlojua aurkeztu dute.

Fernandez de Troconizen ustez, «Mendeurrenerako hiru hilabete falta diren egun honetan ospatutako ekitaldi hau oso sinbolikoa eta polita da». «Klubarentzat gertaera historiko bat izango da. 100 urte ez dira egunero betetzen «, ospatu du.

Ekitaldi hau Mendeurrenaren ospakizunaren barruan antolatutako ekitaldi ugariren abiapuntua da.

Osteguneko informazioa: Deportivo Alavesen Mendeurrenerako atzerako-kontaketa markatuko duen erlojua jarriko da Gasteizen.

Ostiraletik aurrera, Deportivo Alavesen Mendeurrenerako atzerako-kontaketa islatuko duen erlojua egongo da Gasteizen ikusgai.

Mendeurrena urtarrilaren 23an ospatuko da.

Hori dela eta, ostiralean erloju sinboliko hau inauguratuko da, Arabako Foru Aldundiaren lorategietan ikusgai egongo dena.

Deportivo Alaveseko jokalarien dortsalak Mendeurrenaren urtean

Deportivo Alaveseko jokalariek dagoeneko badituzte denboraldi berrirako dortsalak.

Hona hemen dortsalen zerrenda ofiziala:

  • 1 Pacheco
  • 2 Tachi
  • 3 Duarte
  • 4 R. Ely
  • 5 Laguardia
  • 6 Battaglia
  • 7 Lucas Perez
  • 8 T. Pina
  • 9 Joselu
  • 10 Guidetti
  • 11 L. Rioja
  • 13 Sivera
  • 14 Deyverson
  • 16 Edgar
  • 17 Adrián Marín
  • 19 Manu
  • 20 Pere Pons
  • 21 Martin
  • 22 Lejeune
  • 23 X. Navarro
  • 26 Javi López
  • 27 Sergi
  • 28 Pepe Blanco
  • 29 Borja Sainz
  • 30 Abdallhi

31 Aritz

Deportivo Alavesen Mendeurreneko 3 kamiseta ofizialak

Deportivo Alavesek 2020-21 denboraldirako ekipazioak aurkeztu ditu eta, armarri berriarekin batera, Mendeurrenaren urtean retro ukitu baten aldeko apustua egin da: elastiko urdin-txuria, beltza eta txuri-gorria.

Kelme enpresak produzitu, eta Gasteizko taldeak berak diseinatutako ekipazio berrietan bi elastiko historikori egin zaie keinua. Hiru ekipazio berriak guztiz transpiragarriak dira eta hauen atzealdean, azken urteotan bezala ikurrina eramateaz gain, Mendeurrena omentzen da ere.

Lehen ekipazioak 90. hamarkadako elastikoa gogorarazten du, ohiko lerro bertikal urdin-txuriak errespetatuz, baina betiere aire berritu batekin. Gainera, elastikoaren lateralean Mendeurrenaren ikurra jarri da.

Bigarren kamiseta beltza izango da, baita galtza motzak ere. Biek urre-koloreko ukituak izango dituzte Deportivo Alavesen ehun urteko historia gogorarazteko ideiaz. Honetaz gain, Babazorrori keinu bat egiteko asmoz, elastikoaren testurak aldatu egin dira azeri baten aurpegia eratuz.

Zaleek «Ajaxen kamiseta» bezala gogoratzen duten elastikoa omendu da hirugarren ekipazioarekin. Talde gasteiztarrak 90. hamarkadan jantzi zuen elastiko mitiko hura. Gauzak horrela, elastiko berriak marra gorri bertikal bat izango du berriz.

Deportivo Alavesek 100 urte beteko dituen denboraldi honetan ekipazio dotore eta bitxi bat ateratzea erabaki da. Urre-koloreko ukituak dituen elastiko beltz honek Deportivo Alavesen historia omendu nahi du. Diseinu berritzaile honen bitartez, Deportivo Alavesek etapa berri bati emango dio hasiera. Gainera, testura desberdinek azeri baten aurpegia eratzen dute, Babazorro maskotari keinu bat eginez.

Retro ukitua

Gasteizko taldeak 100 urte bete dituen denboraldian, zale urdin-txuriak presente egon behar ziren nahitaez. Hori dela eta, «Ajaxen kamiseta» bezala ezagutzen den ekipazioari keinu bat egitea erabaki da elastiko mitiko hura omenduz. Beraz, ekipazio berri honek marra gorri bertikal bat izango du elastikoaren erdialdean.

Horrenbestez, hiru ekipazio hauen bidez Deportivo Alavesen 100 urteko historia omentzea erabaki da.