Deportivo Alavesen Mendeurrena, ONCEren kupoian

Urtarrilaren 17an, igandea, zozkatuko da.

ONCEk 2021ean Euskadiri eskainiko dion lehen kupoia izango da Deportivo Alavesen Mendeurrenarena. Dagoeneko salgai dauden 5,5 milioi kupoiek klubaren Mendeurrena ezagutzera emango dute estatu osoan zehar.

Alfonso Fernández de Trocónizek, Deportivo Alaveseko presidenteak, Mendizorrotzako Prentsa Aretoan aurkeztu zuen kupoia. Aurkezpenean, ONCE Euskadiko ordezkaria, Juan Carlos Andueza; ONCE Gasteizko zuzendaria, Concha de la Fuente; eta ONCEko agente saltzailea den Teresa Delgado ere izan ziren.

Kupoia urtarrilaren 17an, igandean, zozkatuko da. Beraz, ONCEren asteburuko kupoia denez, 300.000 euroko sari nagusi bakarra eskaintzen da bost zifra eta serie sarituei. Honetaz gain, lehenengo erauzketan saritutako zenbakiaren eta seriearen kupoi bakarrari 20 urtez jarraian hilabetero 5.000 euroko saria eskainiko zaio. Gainera, bigarrenetik bosgarren ateraldira saritutako zenbaki eta serieen lau kupoiek ere, 10 urtez jarraian hilabetero 2.000 euroko saria irabaziko dute.

Deportivo Alavesen Mendeurrenaren kupoiaren bitartez, ONCEk ekitaldi esanguratsuei ahotsa emanez ekin dio urte berriari. Ekintza honek herrialde osoan izango du eragina, Klubaren irudia eta efemeridea estatuko txoko guztietara eramanez. Kupoi hau bat dator Deportivo Alavesek Mendeurrenari begira aurkeztu berri dituen beste ekintzekin, hala nola edizio mugatuko karta-sorta eta Mendeurrenaren liburua -bi hauek jada Baskonia-Alavés Experience Store dendan eta Klubaren webgunean daude salgai-.

ONCEko agente saltzaileek aste honetatik aurrera merkaturatuko dute kupoia, eta guztira 20.000 salmenta puntutan egongo da eskuragarri. Gainera, www.juegosonce.es webgunean eros daiteke kupoia, baita baimendutako establezimendu kolaboratzaileetan ere.